"Arte para tocar"

"Arte para tocar"

Datos del evento

Organizado por

zuin.net

Donde

Laudioko Kultur Etxea

Cuando

Del 20/05/2024 al 04/06/2024

Maiatzaren 20tik ekainaren 4ra bitartean, Laudioko Udalak, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Iberdrolarekin eta Ikusmen Urritasuna duten Ikasleen Hezkuntza Inklusiboa Txertatzeko Arabako Baliabideen Zentroarekin (IBT) lankidetzan, “Ukitzeko Artea” programa didaktikoa hurbilduko du udalerrira. Ekimenak ikusmen urritasuna duten pertsona eta ikasleei artea ikasteko aukera emango die  Bilboko museoaren bildumako bederatzi artelanen erreprodukzioekin. Laudioren kasuan, udalerriko Bigarren Hezkuntzako ikasleak igaroko dira Kultura Etxetik: La Milagrosa Ikastetxea, Laudio Ikastola, IES Laudio eta EPA Laudio. Horretaz guztiaz gain, ikusmen-urritasuna duten Laudioko pertsonentzako bisita gidatuak, material lagungarriak (braillezko testuak eta begiak estaltzeko maskarak), eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko audio-gida bat ere eskainiko dira. Jarduera kultural honen bitartez Laudioko Udalak bi helburu jarraitzen ditu: pintura ikusmen-desgaitasuna duten pertsonengana hurbiltzea eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak errealitate horren inguruan sentsibilizatzea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento