Bes-Te-Bat!: Olatz Salvador

Bes-Te-Bat!: Olatz Salvador

Datos del evento

Organizado por

donostiakultura.eus/

Donde

Victoria Eugenia Antzokia

Cuando

07/02/2021

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak, besteak beste, Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro edota Idoia Asurmendi. Aro berriari hasiera emateko ilusio bereziz eta ondo inguratuta izango da, gainera: gainera: Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (bajua) eta Mattin Saldias (gitarra) izango baititu bidailagun.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento