#STMKuttunak: José Luis Zumeta: "in memoriam"

#STMKuttunak: José Luis Zumeta: "in memoriam"

Datos del evento

Organizado por

santelmomuseoa.eus/

Donde

San Telmo Museoa

Cuando

Del 27/04/2020 al 31/12/2020

José Luis Zumeta zendu berria kuttuna zen San Telmo Museoarentzat. Horregatik, #STMkuttunak berezi honetan, euskal arteari eta gizarteari egindako ekarpena azpimarratu nahi izan dute. Besteak beste, María José Aranzasti arte historialari eta Zumetaren lagunaren hitzak bildu dituzte bideo honetan. José Luis Zumetak eta bere lanak presentzia handia izan dute euskal kulturan eta baita, beraz, San Telmo Museoan ere. Modu batera edo bestera, behin eta berriro bat egin dugu berarekin artearen eta sorkuntzaren bidean. Zumetaren lanak baditugu museoaren bilduman: kartelak, estanpak, margoak. . . Euskal Artearen aretoan pieza ederra dugu ikusgai, eta euskal kulturaren bilakaera azaltzean Ez dok amairu mugimenduaz, Ikimilikiliklik ekimenaz edo euskararen sustapenaz ari bagara ere topatuko ditugu José Luis Zumeta eta bere lanak. Hainbat erakusketa egin zituen San Telmon 80ko eta 90eko hamarkadetan, eta azken urteetan ere han zegoen 2016an egindako 1966 | GAUR KONSTELAZIOAK | 2016 erakusketan, besteak beste. Gaur gaurkoz, Antton Elizegiren Atzera begirako poetika argazki erakusketan ere presente dago (behean), Elizegik bere estudioan egindako erretratu batekin eta 1975eko Urrats Berriak izeneko proiektuaren ikus-entzunezko batekin.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento