Illa de Arousa, 1971. Maria itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Bere erditzeetan beste emakume batzuei arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokatuko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Mariak Galizia eta Portugalen arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du. - ZUZENDARITZA: Jaione Camborda
- GIDOIA: Jaione Camborda
- ARGAZKIGINTZA ZUZENDARITZA: Rui Poças
- EKOIZPENA: Esnatu Zinema, Miramemira, Elastica Films, Bando à Parte, Bulletproof Cupid
- MUSIKA: Camilo Sanabria
- IRAUPENA: 103 minutu
- HIZKUNTZA: Galiziera, PortuguesaJatorrizko bertsioa, azpitituluekinJaione CambordaGalizian bizi den zinemagile donostiarra da, eta Pragako Zinema Eskolan (FAMU) eta Municheko Zinema Eskolan (HFF) ikasi zuen. Galizian egiten du lan zuzendari eta gidoilari gisa. Bere lehen film luzeak, Arimak (2019), Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen Sevillako Europako Zinemaldiko Olatu Berriak sailean, eta film onenarena Márgenes jaialdiko Eskaner sailean, Donostia Zinemaldiko Made in Spain sailetik pasatzeaz gain.
"O Corno"
Datos del evento
Organizado por
kultura.errenteria.eus
Donde
Niessen Kulturgunea
Cuando
25/06/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.