ADEL 2020 - ArteDrama Euskal Laborategia Topaketak

ADEL 2020 - ArteDrama Euskal Laborategia Topaketak

Datos del evento

Organizado por

ArteDrama

Donde

Aulestiko Udal Aretoa

Cuando

Del 21/09/2020 al 26/09/2020

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero Aulestin zabaltzen den gunea.

Aurten, 2020ko irailaren 21etik 26ra bitartean egiteko asmoa dute.

Horrela jakinarazi dute antolatzaileek webgunean:

Luze doa teloia itxi zenetik. Ziurgabetasuna nagusitu zen eta gure historia eta istorioak kontatzeari utzi behar izan genion.

Hala ere, lanean jarraitu dugu eta berriak dakartzagu: Aulestin pazko astean egin ohi den ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA, irailaren 21etik 26ra bitartean ospatu dadin lanean gabiltza.

Beste alde batetik, Zaldi Urdina ikusteko aukera gehiago izango dira udazken honetan

Horretaz gain, HUTS TEATROA eta ARTEDRAMAren hurrengo produkzioa prestatzeko egonaldia egingo dugu irailean. ATZERRIAN LURRA GARRATZ deituko da eta laister izango duzue informazio gehiago. 

Bitartean, teloiaren atzean jarraitzen dugu, ilusio eta gogoz gainezka, hau noiz zabalduko zain!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento