Arabako Kulturaren Foroa 2024

Arabako Kulturaren Foroa 2024

Datos del evento

Organizado por

kulturaraba.eus

Cuando

20/06/2024

Datorren ekainean, 2024ko Arabako Kulturaren Foroa ospatuko da Gasteizen. Arabako kultura- eta sormen-eragileen arteko topagunea sortzea, beste lurralde batzuetan garatutako esperientzien inguruko ezagutza erraztea eta hainbat testuingurutatik etorritako profesionalen arteko eztabaida sustatzea helburu dituen jardunaldia izango da. Ekitaldiaren aurreko egunetan, 2024an sortuko den Arabako Kultura Batzordean aurreikusitako 5 mahai sektorial eta iraunkorren lehen deialdiarekin osatuko da hitzordua. Mahai horiek aukera bat izango dira, halaber, Arabako kultura- eta sormen-sektoreak egungo egoerari eta etorkizuneko erronka nagusiei buruz hausnar dezan. 2024ko Arabako Kulturaren Foroa Arabako lurraldeko kultura-politiken garapen prozesuaren une erabakigarri batean gauzatuko da. Izan ere, 2023-2028 Arabako Kultura Plana aurkeztu zen, kultura-politikei kultura eskubideen kontzeptua aplikatzearen aldeko apustu irmoa. Testuinguru honetan, Arabako Foru Aldundia 2023-2024 Ibilbide Orrian zehaztutako ekintzak gauzatzen ari da, eta horretarako ezinbestekotzat jotzen da Arabako kultura- eta sormen-ehunaren parte-hartzea. Profesionalentzako jardunaldia Ignacio Aldecoa Kultur Etxean (Vitoria-Gasteiz) egingo da, ekainaren 20an, 9:00etatik 15:00etara. Hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta tailer izango ditu, sektorearentzat interesgarriak diren gaiak jorratuko dituztenak, hala nola eskubide kulturalak, landa-inguruneko programazioa edo proiektuen finantzaketa iraunkorra. Aldez aurretik, ekainaren 12tik 19ra bitartean, aipatutako mahai sektorialen eta iraunkorren deialdiak egingo dira, bai aurrez aurre, bai modu telematikoan, Arabako Kultura Batzordea sortu eta eratzeko lehen urrats gisa. Aurrerago, ekitaldiari buruzko xehetasun gehiago argitaratuko dira https://kulturaraba. eus/eu/-/foro-de-la-cultura-de-alava-2024 helbidean. Bitartean, hemen eman dezakezu izena.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento