Bilboko Aste Nagusia 2024: egitaraua

Bilboko Aste Nagusia 2024: egitaraua

Datos del evento

Organizado por

Bilboko Udala

Cuando

Del 17/08/2024 al 25/08/2024

Aste Nagusia da Bilboko jairik garrantzitsuena. Begoñako Andra Mari egunaren (abuztuak 15) hurrengo larunbatetik bederatzi egunetan jarraian ospatzen da urtero. Gaur ezagutzen dugun Aste Nagusia 1978. urtetik ospatzen da. Aurreko jaiak dirua zutenentzat besterik ez ziren eta ekimenen artean zirkoa, feriako txosnak, zezenak, boxeoa eta betiko dantzaldiak zituzten. Web-orrialde honetan eskuragarri duzue 1899ko programazioa adibide giza. 1978an Udalak lehiaketa bat prestatu zuen Bilbo Aste Nagusia hiritar guztientzako eta parte hartzaileagoa izan zezan. Txomin Barulloren proiektuak, Bilboko konpartsa aitzindariren bat, irabazi zuen. Konpartsak zenbait auzotan sortu ziren jai-taldeak dira. Garai horretako hainbat sentsibilitate soziopolitikoen ordezkariak ziren. . Txupinaren jaurtiketak hasiera ematen dio Aste Nagusiari. 2001. urtetik Arriaga plazan ospatzen da. Txupinerak botatzen du txupin eta pregoilariak, bere aldetik, pregoia irakurtzen du. Aste Nagusiak Estatuko hamar Ondar Kulturalaren Altxorren bozketan lehengo postua lortu zuen 2009an.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento