Itzal García artista eta EHUn Arte Ederretan lizentziatutako irakaslea. Bere lanak izaera intimista eta ekofeminista du, eta bekak eta egonaldiak jaso ditu. Bere lanaren ardatza denboraren joana erregistratzea da, beraren bizitza eguneroko oinarrizko ekintzen eta esperientzien artxibo bihurtuz. Elkarrizketa honetan, ZAS kultur-eko Ariana RAC-en eskutik, Itzal eta bere sormen prozesuak hurbilagotik ezagutuko ditugu. Montehermoso Kulturuneak, Zas Kultur-ekin lankidetzan, INTERAKZIOAK zikloaren lehenego edizioa aurkezten du, arte garaikidea publikoarengana hurbiltzeko diseinatutako elkarrizketa zikloa. Saio honen helburua da sormen-prozesuak eta lan-metodologiak ingurune hurbilean eta irisgarrian aztertzea, sortzaileek beraiek gidatuta.
Saio bakoitza Zas Kultur taldeko kide baten eta artista gonbidatu baten arteko elkarrizketa izango da, publikoaren parte-hartze aktiboarekin, espazio ireki bat sustatuz, non galderak planteatu eta arte garaikidearekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu ahal izango den.
Zikloan hautatutako artistak izango dira, beren garrantziagatik eta tokiko panorama artistikoari egiten dioten ekarpenagatik, beren lan, metodologia, interes eta proiektu espezifikoen ikuspegi aberatsa eta askotarikoa eskainiz. Lehenengo edizio honetarako hautaketa egiteko, aniztasuna islatu nahi izan da, bai banakako ibilbideetan, bai lan egiten duten bitarteko artistikoetan eta ikusmolde eta ikuspegi anitzak barneratzea bermatuz.
Lehenengo edizioan parte hartuko duten sei artistek lotura sakona dute beren jaioterriarekin, Gasteizekin, beren ibilbide artistikoen abiapuntua izan baita. Hiriarekin duen lotura hori beren obra eta ikuspegien haria da, eta orain topaketa hauetan partekatuko dute.
Interakzioak 2024: Itzal Garcíarekin elkarrizketa
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Montehermoso Kulturunea
Cuando
03/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.