Sarini zirkua

Sarini zirkua

Datos del evento

Organizado por

kronika.eus

Donde

Ibarrolaburu plaza

Cuando

13/08/2020

Udan kulturaz blai programaren barruan bihar, 18:00etan, Sarini Zirkoaren emanaldia eskainiko da Ibarrolaburu plazan. Eguraldi txarra eginez gero Elizatxo ikastolara pasako litzateke espektakulua.
Aurten Portu auzoan ez dituzte festak antolatu, baina bai ekitaldi kulturalak, batez ere familientzat zuzenduak. Hernaniko Udalaren laguntzaz ekitaldi bat baino gehiago eraman dira aurrera. 
Sarini Zirkoak familientzako ikuskizuna eskaintzen du, lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duena. Emozioak eta umorea
Protagonistak zenbait emozio biziko ditu, eta umorearekin jolastuko du, beti ere txoritxo bat lagun duela, bere bidai laguna izango dena. Txoriak txori da ikuskizun horren izena, baina ez da bakarra. 
Quick change-a, aireko begia, bertikalak, hula hop-ak eta laban-jaurtiketa ere izango dira ikuskizun honetan landuko diren zirkuko diziplinak. Sara Alvarezek diziplina desberdinak erabiltzen ditu.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento