"La casa más pequeña"

"La casa más pequeña"

Datos del evento

Organizado por

redteatrosnavarra.com

Donde

Corellako Kulturunea

Cuando

05/12/2020

Antzerkiaren ikuspegi plastikoa eta balioen transmisioa uztartzen dituen bere ibilbideari leial, oraingoan haur errefuxiatuek jatorrizko lekutik alde egin ondoren eta haien helmuga zein izango den jakin gabe, bizi duten ziurgabetasuna jorratzen duen ikuskizunarekin datorkigu Yarleku. Publiko guztientzako obra honek deserrotzea eta pertsonen arteko loturek kalteberatasun-egoeretan duten garrantzia jorratzen ditu. Norbera segurtasun eta lasaitasun sentsazioarekin bizi den tokia baldin bada etxea, zein da horretarako gutxieneko unitatea? Agian besarkada bat izan daiteke etxerik txikiena?Antzezleak: Laura Villanueva Arteaga eta Eva Azpilikueta. Lantalde artistikoa: Zuzendaritza: Rosa Díaz / Egilea: Maialen Día / Eszenografiaren diseinua: David Lainez / Eszenografiaren gauzatzea: David Lainez eta Raúl Arraiza / Jantziak: Aiora Ganuza, Hari & Ari / Musika: Asier Fernández eta Eneko Anaut / Argiztapena: David Lainez eta Livory Barbez / Argazkiak eta diseinu grafikoa: Laura Blázquez Macías / Itzulpenak: Maialen Díaz, Rachel Mastín eta Harri Larunbe / Ekoizpena: Yarleku Teatro / Banaketa: Quiero Teatro. La casa más pequeña Yarleku Teatroren ekoizpen bat da. Argibide gehiago: www. quieroteatro. comIraupena: 60’

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento