"Batu zuzenean"

"Batu zuzenean"

Datos del evento

Organizado por

museochillidaleku.com

Donde

Chillida Leku

Cuando

05/10/2024

BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, zuzenean abestua, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa eta aldi berean, olerkiak hitza sortzen du. Bestalde, jantziek, alde batetik, arrain-saltzaile eta errekardari emakumeen lanbideak omentzen dituzte Bergarako mahoi urdinak erabiliz. Eta, bestetik, pieza estanpatuek antzinako ohe-haginen zenefak erreproduzitzen dituzte, emakumearen maisutasuna eta estatusa islatzen. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun. - Dantzariak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe.
- Musikariak: Joseba Etxegoien, Mikel Zubiria.
- Abeslaria: Iosu Yeregui.
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
- Olerkia: Eñaut Mitxelena.
- Jatorrizko musika: Mikel Zubiria.
- Jantziak: Amarenak.
- Filmmakerra: Jesús Lacorte.
- Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.
- Ideia, zuzendaritza: Ion Estala. Iraupena: 35 min. Informazio gehiago: https://node. eus/batu/

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento