Kultur 2024: Elena Setién

Kultur 2024: Elena Setién

Datos del evento

Organizado por

culturanavarra.es

Donde

Plaza del Coso

Cuando

04/08/2024

Kultur programaren 29. edizioaren egitarauaren barruan. Goi-mailako bi karrera ditu, biolin klasikoarena eta kantu modernoaren kantu eta pedagogiarena, eta kantu modernoaren masterra ere bai. Musika klasikoa ikasi zuen Susan Collierren eskutik Ingalaterrako Surreyko Unibertsitatean eta musika modernoa Etta Cameronekin Kopenhageko (Danimarka) Rytmisk Musikkonservatorium zentroan. Sormen-ibilbidean, Elenak bederatzi lan diskografiko argitaratu ditu duo edo baterako lidergoan zein bakarka, eta jazzetik poperako bideak egiten dituzte, hainbat konborekin. Azken bi diskoak Chicagoko Thrill Jockey diskoetxeak argitaratu ditu. Elena Setienek Danimarkako Arteen Ministerioaren nahiz Eusko Jaurlaritzako Musika Bulegoaren sariak eta laguntzak jaso ditu. Era berean, nazioarteko jaialdietan parte hartu du; hala nola, Copenhagen Jazz Festival, Otawa Jazz Festival, Rochester Jazz Festival, Berlin Jazz Festival, Donostiako Jazzaldia, Primavera Sound edo Madrilgo Arte Sakratuaren Nazioarteko Jaialdia.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento