BBK Bilbao Kultura Social Forum 2024

BBK Bilbao Kultura Social Forum 2024

Datos del evento

Organizado por

www.bilbao.eus

Donde

Guggenheim Bilbao Museoa eta BBK Kuna

Cuando

Del 24/09/2024 al 25/09/2024

Aurtengo ekitaldia Guggenheim Bilbao Museoan izango da, irailaren 23an, astelehena, 19:30ean, eta, hainbat arte-emanaldi egiteaz gain, sarituak ere bertan izango dira, baita Bilboko, Bizkaiko eta nazioarteko erakunde, kultura, gizarte eta enpresa ordezkaritza zabala. Fair Saturday Awards sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, BBK Bilbao Kultura Social Forumari emango zaio hasiera, kulturaren potentzial eraldatzailearen inguruan esperientzia eta hausnarketa humanistak partekatzen dituzten lider kultural eta sozial nabarmenen topagune globala. 2017an sortu zenetik, ekimen honek 170 kasu arrakastatsutik gora bildu ditu gizarte-berrikuntzaren arloan. Hain zuzen ere, aurten 18 lider kultural eta sozial izango dira, 9 herrialdetatik etorriko direnak. Lider horiek beren ikuspegiak partekatuko dituzte, pertsonen, hirien eta kulturen arteko harremanak sustatu eta estutzeko. Saritutako erakunde eta pertsonez gain, aipatzekoak dira Espido Freire idazlea, Zahara abeslari eta konpositorea eta Noa eta Mira Awad artisten arteko berrelkartze zirraragarria, zuzeneko emanaldi bat ere egingo baitute. Forumeko saioak irailaren 24an eta 25ean izango dira, hiriko bi gune nabarmenetan: Guggenheim Museoko auditorioan (irailaren 24an, asteartea, 09:30etik 20:40ra) eta BBK Kuna eraikinean (irailaren 25ean, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara). *BBK Bilbao Kultura Social Forum irailaren 23an hasiko da, 19:30ean, Guggenheim Bilbao Museoan, VII. Fair Saturday Awards sarien banaketa ekitaldiarekin. Programa osoa bksforum. org webgunean kontsulta daiteke. Fororako sarbidea librea izango da, webgune horretan emandako erregistro-esteken bidez.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento