"Zu non, han DA!": Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni

"Zu non, han DA!": Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni

Datos del evento

Organizado por

durangokoazoka.eus

Donde

Bermeoko Kafe Antzokia

Cuando

07/12/2020

Zu non, han DA! ekimenaren baitan. JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Gure musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean. Inoren Ero NiDuela hamasei urte hasitako bidean, Inoren Ero Nik egindako azken urratsa dugu oraingo Il cercatore di perle hau. Urrats bat gehiago, gero eta izendatzeko zailagoa den bide beharbada bihurri, baina, edozein kasutan, guztiz koherente batean. Hasierako Inoren ero ni izeneko Lp-az mintzatzean, hardcore-a aipa bazitekeen ere, hurrengo diskoetan rock mota horretatik urrundu eta bide propioa urratu du taldeak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento