Bertso-saioa: Andoni Egaña + Aroa Arrizubieta + Oihane Perea + Peru Abarrategi + Irati Anda

Bertso-saioa: Andoni Egaña + Aroa Arrizubieta + Oihane Perea + Peru Abarrategi + Irati Anda

Datos del evento

Organizado por

Jimmy Jazz

Donde

Sala Jimmy Jazz

Cuando

17/12/2020

Araba osoko 1000 partaidetik gora izan ditu bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioak; datozen egunotan, igandea bitartean, saridunak aukeratzeko txanda izango daAzken asteetan zehar 14 urte arteko gazteek, bideo bidez, beraien sormena eta irudimena erakusteko aukera izan dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk, Gasteizko Udalaren Euskararen Astearen baitan, elkarlanean antolatutako lehiaketan. Lurralde osoko 1000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu lehiaketak eta ‘Ikasturte xelebrea’ gai hartuta, bakarka, bikoteka, talde txikietan edo kuadrillan grabatu dituzte beraien buruak bertsotan. Sari banaketaLehiaketari amaiera emateko, datorren abenduaren 17an bertso-saioa antolatu da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Publiko aurrean ospatuko den ikuskizunean, bertsolari onenen eskutik gauzatuko da lehiaketako sari banaketa. Bertan izango dira bertsotan Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsolariak, Uxue Diaz de Cerio gai-jartzaileak proposatutakoei erantzuna emanez. Unai Mendibil eta Xabi Lasa izango dituzten laguntza lanetan. Saioa ikusteko sarrera doakoa izango da, baina segurtasun neurriak bermatze aldera, ikusle kopurua mugatuta egongo da eta beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena eskuratzea. Gonbidapenak jimmyjazzgasteiz. com webgunean eskuratu ahalko dira, agortu bitartean, abenduaren 17a arte. Bertaratzeko aukerarik ez duenak, saioa online ikusteko aukera ere izango du, saio guztia bideoan grabatu eta streaming bidez alea. eus webgunean ikusi ahalko baita.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento