"Udako Arte Erakusketa" (Lekeitio)

"Udako Arte Erakusketa" (Lekeitio)

Datos del evento

Organizado por

Ayuntamiento de Lekeitio

Donde

Eskolape aretoa

Cuando

Del 09/07/2024 al 18/08/2024

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emateko epea zabalik dago jada eta apirilaren 13an bukatuko da. Erakusketa honek alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin. Erakusketan parte hartu nahi dutenek Lekeitioko Kultur Etxera hurbil daitezke izena ematera edota kulturetxea@lekeitio. eus helbidera idatzi. Izena  ematean,  artistek  bere  lanen  argazki  eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, Udaleko Kultur sailak ebaluatuko ditu aurkeztutako lanak. 2023an parte hartu zuten artistek ezin izango dute aurten parte hartu. Maiatzaren hasieran onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko da eta, ondoren, zozketa baten bitartez hautatuko dira behin betiko partehartzaileak. Lekeitioko eta eskualdeko artistek lehentasuna izango dute. Artista bakoitzaren erakusketaren iraunaldia aurkeztutako artista kopuruaren arabera izango da. Astebeteko erakusketak izango dira printzipioz, baina 2 astetara luza daitezke aurkeztu den partaide kopurua ez bada handiegia. Arauak:?Partehartzea:- Eskolape Aretoa uztailaren 9tik abuztuaren 18ra bitartean artea erakusteko erabiliko da. Erakusketa horietan parte hartu nahi duten artistek aukera izango dute apirilaren 13ra arte (hau barne) haien proposamenak aurkezteko. Izen ematea kultur etxeko bulego orokorrean edo emailez egin ahalko da, kulturetxea@lekeitio. eus helbidera idatziz. - Izena ematean, artistak bere lanen argazkiak eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) aurkeztuko ditu. Eta Kultura arloak ebaluatuko du lanok behar besteko mailarik duten udako erakusketan aurkeztu ahal izateko. - Kultura arloak maiatzaren hasieran argitaratuko ditu onartuen eta baztertuen zerrendak. Berehala baztertuta geratuko da dokumentazioa aurkezten ez duena. - ??Artista batek, 2 urtetik behin baino ez du parterik hartuko erakusketa honetan. Gutxieneko hautagai kopurua ez bada aurkezten, aurreko urtekoek ere partehartzeko aukera izango lukete. Udala jarriko litzateke haiekin kontaktuan eta zozketa bidez erabakiko ziren onartutakoak. ?Zozketa:- Onartuen zerrendarekin zozketa bat egingo da. Lehentasuna izango dute Lekeitioko eta eskualdeko artistek. Eta honakoa izango da, erakusketetan parte hartuko duten artisten jatorriari buruzko portzentajea: lekeitiarrak %70, mankomunitatekoak %10 eta kanpotarrak %20. Lekeitiar lez onartzeko, Lekeitioko Udalak bere erroldan ziurtatuko du esandakoa horrela den. Horretarako izen ematearekin batera errolda agiria aurkeztu beharko da. Ez dagoena, kanpotar lez hartuko da.
- Zozketarako 2 zaku erabiliko dira: lehenean parte-hartzaileen izenak sartuko dira; eta asteak, bigarrenean. Lekeitiarrek eta mankomunitatekoek besteen aurrean lehentasuna dutenez, lekeitiarrak zozketatuko dira lehenik; ondoren, mankomunitatekoak; eta kanpotarrak, azkenik. -  ?Ezin da inola ere aldatu erakusketarako astea. Artista bik elkarren artean trukatu nahi badituzte, euren artean ados jarri beharko dira. Horrelako kasuetan, Kultura sailak ez du inolako erantzukizunik bereganatzen, artista bien artean egon litezkeen desadostasunen gainean. - ?Kultura arloak ulertuko du artista guztiak ados daudela tokatu zaizkien asteekin, baldin eta zozketa egin eta astebetera inork ez badu ezer komunikatzen kultur etxeko bulego orokorrean. Parte hartzaileek bete beharreko arauak:1. Erakustaldi bakoitzak 7 egun iraungo ditu; bi aste emateko aukera egongo da, baldin eta partaide gutxi aurkezten badira. 1. Erakusleak bere lanak desmuntatuta edukiko ditu bere erakusketa amaitzen den eguneko gauerako, hurrengoak bereak muntatu ditzan hurrengo eguneko goizean. 1. Erakusketa bukatzean, lokala zegoen egoera berean utziko du, argiak itzalita eta erabiltzen diren tresna guztiak beren tokietan. 1. Erakusketaren ordutegia arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara bitartekoa izango da gutxienean, eta aukera ematen da ordutegi hori handitzeko. 1. Kultur sailak ez du erantzukizunik izango jarduerako gaiek kalterik jasotzen badute eraman-ekarrietan, instalatzean edo bestelako ezusteren batean, ezta ikusleen artean ezbeharren bat gertatzen bada ere. 1. Debekatuta dago lokalean erretzea, jatea eta edatea. Musika-tresnen bolumena ikusleak eta zentroko gainerako erabiltzaileak ez molestatzeko moduko neurrian jarriko da. 1. Erakusketan ezin da txintxetarik erabili, ezta plastilina berezirik ere koadroak eta lotzeko. Bertako hagatxoak (barillak) bakarrik erabili ahal dira. 1. Erakusketako su-itzalgailuak ez dira mugituko dauden tokitik. 1. Erakustaldi bakoitzean margolaria edo berak izendatzen duen pertsona arduratuko da erakusketaren zaintzaz. 1. Lokala eskatu duen pertsona arduratuko da instalazioaren erabilera egokiaz (materiala, mahaiak, aulkiak, etab) eta bertaratzen diren ikusleen portaeraz. 1. Erabiltzaileak erakusketa-aretoko giltza galtzen badu, 20 euro ordaindu beharko ditu. 1. Artistak lanak saldu nahi baditu, Kultura sailak erakustaldi bakoitzagatik 135€ kobratuko dio kultur aretoaren alogera modura. Diru hori Kutxabankeko kontu korronte honetan sartuko da: ES10 2095 0050 39 2050000116 eta ordainagiriaren kopia Lekeitioko kultur etxean aurkeztuko da, erakustaldia hasi aurretik. 1. Propaganda eta esku-orriak egiteko, kulturetxea@lekeitio. eus helbidera era digitalean eta euskaraz honelako dokumentuak bidaliko dira erakustaldia hasi baino lehen (maiatzaren erdialdean):- Erakusketako margoen zerrenda, bakoitza bere izenarekin.
- Artistaren biografia arte munduan.
- Parte hartutako beste erakusketen zerrenda.
- ?Artelanen 2 irudi era digitalean (JPEG edo TIFF formatuan). Dokumentuok jarritako epean aurkezten ez badira, Kultura saila ez da arduratuko aipaturiko propaganda eta esku-orrien argitaratzeaz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento