"El metashow"

"El metashow"

Datos del evento

Organizado por

euskalduna.eus/

Donde

Euskalduna Jauregia

Cuando

13/07/2020

Ohi ez bezalako askotariko ikus-entzunezkoa sortu du Borja Serrak, dioenez, zuzeneko ikuskizunen ikusle gisa behin eta berriz jasaten duen atsekabe gero eta handiagoaren aurrean. Horri erantzuteko ezer ez egitearekin aspertuta, ekitea erabaki du, gurutzada eszeniko anbiziotsu eta sailkaezin honekin, ahalik eta kontzientzia gehien pizteko xedez. Ikuskizunean, disimulurik eta oinarri zientifikorik gabe errepasatuko ditu, bere ustez, behar den moduko zuzeneko ikuskizun bat prestatzeko funtsezko alderdiak zein diren. Gaur egun, gero eta gutxiago baliatzen diren alderdiak dira, eta bera ahaleginduko da horiek jokoan jartzen. Ausardia edo/eta lotsa oso gutxi behar da horrelako erronkari aurre egiteko, horrelako asmoarekin, gainera, musikari eta DJ gisa 20 urte hutsaleko ibilbidearen ondoren eta, urte horietan guztietan, jendaurrean hitz egitea saihestu ondoren. Nolanahi ere, abentura honetan berari laguntzera ausartu da Antonio AlPhax lagun zaharra eta borroka-kidea. Ikus-entzunezkoaren alorreko zinezko ibiltaria da, eta, agertokian, Borja babestuko duen bideo-pantailan gertatzen denaren arduraduna izango da; hala, Metashowko protagonista-kide izango da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento