Chillida Leku Distirabirak. Argia, artea eta musika jaialdiaren protagonista izango da. Argi-arteen jaialdi hori urriaren 18an eta 19an egingo da museoan. Eduardo Chillida - Pilar Belzunce fundazioak antolatu du hitzordu hau, eta Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko programaren barruan dago. Bi gauez, Chillida Lekuko zelaia eta Zabalaga baserria hitzorduaren erdigune izango dira: estimuluz betetako espazioak izango dira eta ikus-entzunezko teknikak, arkitektura eta paisaia protagonista izango diren instalazioak eta emanaldiak erakutsiko dituzte. Musika, artea eta argi-proiekzioak bi gauezDistirabirak iluntzean egingo da. Hasteko, ibilaldi musikal bat egingo da Chillida Lekuko sarreratik baserriraino, Lucía Arzallusen zuzendaritzapean arituko den Easo Sinfoniettaren eskutik. Iñaki Carcavillak parada honetarako konposatu duen obra Eduardo Chillidaren eskulturan oinarritzen da espazio- eta musika-joko bat eraikitzeko. Gainera, erakusketa hauek izango dira hitzorduan: Lurdes Basolí eta Elisa Miralles artisten Ser lobas, Eneritz Furyakek eta Oriol Floresek sortutako musika duena; Juxe Areta Goñiren Zu barik eztau; eta Carlos Arrutiren (jaialdiaren kartelaren egilea da) eta Clara Lizasoainen Toroides. Bai eta instalazio hauek ere: Jokin Guridiren Eome eta Ara Darribaren Flourishing.
Programazio orokorra hemen
DISTIRABIRAK 2024 - Argia, Artea eta Musika Jaialdia (Chillida Leku)
Datos del evento
Organizado por
museochillidaleku.com
Donde
Chillida Leku
Cuando
Del 18/10/2024 al 19/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.