"Konpromisoa"

"Konpromisoa"

Datos del evento

Organizado por

arrasate.eus

Donde

Amaia Antzokia

Cuando

14/02/2021

Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da, eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea. Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Horixe da Tomasen dohain handia. Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen, zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri. Eroslea iristen denean, bi lagunak elkarri kargu hartzen ari dira, gupidarik gabe. Ikusle hutsa izango al da? Ala arbitro bihurtuko da? Edo, are okerrago, konplot baten biktima?- Egilea: Philippe Claudel.
- Itzulpena: Martin Agirre
- Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Zuhaitz Gurrutxaga
- Musika: Haritz Lete
- Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
- Eszenografiaren sorkuntza: Escenica Integral
- Jantzien diseinua: Cristina Martínez
- Argiztapena: Julen Zaballa
- Produkzioa: Txalo produkzioak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento