Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Parrizidioa da Sergio Blanco antzerkigile franko-uruguaitarrak Buenos Airesko San Martin antzokiaren enkarguz idatzitako Tebas Land lanaren gai nagusia, hiru elementu hauetan oinarri hartuta: Ediporen mitoa, IV. mendeko San Martin santu europarraren bizitza, eta Blancok berak irudikatu eta sortutako espediente juridiko bat.
Espetxe bateko saskibaloiko kantxa batean parrizida gaztea eta parrizidio horren kontakizuna idatzi nahi duen dramaturgo bat elkartzen dira tarteka; bilkura horietan oinarrituta, Tebas Land osatzen joango da poliki-poliki, ez hainbeste krimena berreraikitzeko kezkak akuilatuta, baizik eta bi pertsonaien arteko topaketen irudikapen eszeniko gisa.
Sergio Blancoren lanaren ezaugarri nagusienetako bat autofikzio genero literarioa antzerkirako ikertzea eta garatzea da. Bere lanak (besteak beste, Tebas Land eta La ira de Narciso) hainbat herrialdetan eman eta saritu dituzte. Artistak: Gerardo Otero, Lautaro Perotti
Konpainia: TIMBRe4
Testua: Sergio Blanco
Zuzendaritza: Corina Fiorillo
Eszenografia: Gonzalo Cordoba Estevez
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Tebas Land"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Félix Petite Antzokia
Cuando
30/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.