"Bertsopaperak 2024"

"Bertsopaperak 2024"

Datos del evento

Organizado por

pamplonaescultura.es

Cuando

Del 12/09/2024 al 29/11/2024

Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa berria antolatu dute. Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek parte hartu ahalko dute. Lanak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 29an amaituko da. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da. - Bertsopaperak 2024 lehikaetaren oinarriak (pdf)Kategoriak eta lanen ezaugarriakA kategoria:- 2011ean edo ondoren jaiotakoak
- 2 bertso gutxienez, 4 gehienezB kategoria:- 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
- 4 bertso gutxienez, 8 gehienezC kategoria:- 2006an edo lehenago jaiotakoak
- 12 bertso gutxienez, 16 gehienez (elkarrekin nolabaiteko batasuna osatu beharko dute). A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko dute. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean bete beharko dituzte oinarrizko kalitate irizpideak. Sariak- A kategoria: 1. Saria: 150 euroko kultura-bonoa / 2. Saria: 100 euroko kultura-bonoa /3. Saria: 50 euroko kultura-bonoa
- B kategoria: 1. Saria: 350 euro / 2. Saria: 200 euro / 3. Saria: 150 euro
- C kategoria: 1. Saria: 1. 500 euro / 2. Saria: 1. 000 euro / 3. Saria: 500 euroKultura-bonoak dendetan trukatu daitekeen txartel baten bidez ordainduko dira. Parte-hartzaileek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko. Epaimahaia bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuta. Sari-banaketa 2025eko otsailean izango da. Saria nori eman behin ebatzi eta gero, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean. Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emango die Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizte aldera. Informazio gehiago: Bertsozale Elkartea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento