"Hura ez da lekua" (online)

"Hura ez da lekua" (online)

Datos del evento

Organizado por

Metrokoadroka kolektiboa

Cuando

Del 16/03/2020 al 30/06/2020

Atez ateko saltzaile bat, bere maletarekin. Zoriontasuna saltzen saiatuko da eta egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirku intimoan barneratuko gara. Pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko ditugu islaturik bere barne-ahotsak. 2011n estreinatu zuen Metrokoadroka kolektiboak Hura ez da lekua ikuskizuna, Korrika Kulturalaren eskutik. Korrikaren barruan egindako emanaldien ostean, euren kabuz mugitu zuten, 2012ko abenduan azken emanaldiak eskaini zituzten arte: Durangoko San Agustin antzokian eta Oiartzungo pleno aretoan. Hura ez da lekuaren zikloa izen bereko disko-liburuaren argitalpenarekin itxi zuten, Txalaparta argitaletxearen eskutik egindako proiektua. Disko-liburuak ikuskizuneko material eta motiboak hartu zituen, izaera propioko lan berri bat egiteko. Diskoa bera NX estudioetan grabatu zuten, Berriozarren. - Bilboko Pabiloi 6 aretoan egindako emanaldia osorik (Bideoa: Zazpi t' erdi)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento