"Amico on the beach"

"Amico on the beach"

Datos del evento

Organizado por

ansoain.es

Donde

Rafael Alberti plaza

Cuando

14/08/2020

Ion Amico eta Txori Amico berriz murgil­tzen dira keinuen eta mugimenduaren hiz­kuntzan, eta ikuskizun freskagarri bat eskain­tzen digute, 5 eta 105 urte bitarteko gazteei zuzendua. Sorkuntza, zuzendaritza eta aktoreak: Txori García Uriz eta Ion Barbarin. -----Antsoaingo Udalak kulturaz beteriko uda antolatu du Kultur jarduerak espazio seguru batean herritarrei eskaintzeko helburuarekin. KULTURA PLAZARA izeneko programa hau abuztuaren 7an hasi eta irailaren 5era arte luzatuko da. Publiko guztientzako hainbat jarduera gozatzeko aukera izango da. Rafalel Alberti Plazan jarduerak 20:00etan izango dira eta Udaletxeko Plazako zinema 22:00etan. Segurtasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da; beraz, aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da Udalaren webgunean. Informazio gehiago: cultura@ansoain. es edo 948 13 34 10KULTUR ESPAZIO SEGURUA- GONBIDAPENA ESKURATU www. ansoain. es -en
- Edukiera mugatua da.
- Geratzen diren sarrerak egun berean eskuragarri jarriko dira edukiera agortu arte.
- Ateak ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira.
- Indarrean dauden osasun neurriak bete beharko dira: maskara eta segurtasun tartea
- Aldaketarik egonez gero gure sare sozialen bidez iragarrako dute.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento