Gau Irekia 2020

Gau Irekia 2020

Datos del evento

Organizado por

gauirekia.com

Cuando

12/12/2020

Beste behin ere, Gau Irekiak lankidetzaren, aldarrikapenaren eta adierazpen artistiko eta kulturalaren eguna ospatuko du Bilboko Auzo Garaietan, abenduaren 12an. Aurtengo Gau Irekia txikiagoa izango da, hurbilagoa, eta gaur egungo salbuespen-egoeretara egokituta garatuko da. Hau dela eta, bizilagunek eta auzoko eragileek edo espazioek proposatutako jardueretan arreta berezia jarriko da, eta, bereziki, parte-hartzaileen arteko lankidetzatik abiatzen diren ekimenetan. Proposamen bat bidali nahi baduzu, edo zure espazioa jarduera bat egiteko eskaini nahi baduzu, oinarrietan daukazu behar duzun informazio guztia. Deialdia urriaren 15era arte egongo da zabalik. Zalantzarik izanez gero, idatzi gauirekia@sarean. info helbidera, deitu telefonoz 946558384 telefonora edo hurbildu Sareanen bulegora, Mariaren Bihotza Plazan. Deialdiaren oinarriak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento