En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento

Datos del evento

Organizado por

dkluba.eus

Donde

Intxaurrondo Kultur Etxea

Cuando

04/04/2020

EN TOL SARMIENTOETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera eta bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: 'Aukera berriak'. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino. Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento