GEU Fest

GEU Fest

Datos del evento

Organizado por

geuelkartea.eus

Donde

Sala Jimmy Jazz

Cuando

05/11/2020

GEU Elkartean ikasturteari hasiera emateko festa bat antolatzera animatu gara, turbulentziaz betetako urte honetan ere gure egitasmoak aurrera eramango ditugulako. Etxealdian GEUre egitasmoak moldatu eta birformulatu behar izan genituen eta honen ostean diru bilketa kanpaina bat jarri genuen abian… Orain ikasturte berria dugu martxan eta ilusioz ekin nahi diegu erronka berriei. GEU Elkartean urtean zehar egiten ditugun ekitaldi ezberdinen dastaketa moduan, ikuskizun labur eta ezberdinez beteriko arratsaldea pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Osasun eta segurtasun neurriak betetze aldera, izen ematea nahitaezkoa da. Mahaietan eserita egongo da publikoa, beraz lagunekin etortzekoa bazara sarrera bat baino gehiago eskatu eta elkarrekin eseriko zaituztegu.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento