Opera kontzertuan. Manon Lescaut Giacomo Puccinien (1858-1924) hirugarren opera izan zen eta haren lehen arrakasta handia. Abbé Prévosten izen bereko eleberrian ideia hartuta, aberastasun sentsual eta emozional handiko lana da, leiala verismoaren printzipioekiko, eta Manon gortesauaren eta Des Grieux zaldunaren istorio tragikoa kontatzen duena. Musika kartsua du, bihotza hunkitzeko gai dena eta Puccinik hain bereizgarria duena, eta edertasun ukaezina duten ariak ditu lanak, besteak beste, Sola, perduta, abbandonata eta Donna non vidimai ospetsuak. Denboraldi honetan ikusiko dugun kontzertu bertsioa bakarlarien zerrenda handi bat du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta AGAOren Abesbatzarekin batera, Manuel Hernández-Silvaren zuzendaritzapean. Guztiek batera gau-emanaldi ahaztezina eskainiko digute.
Ainhoa Arteta - Manon Lescaut
Roberto Aronica - Renato des Grieux
José Antonio López - Lescaut
Carlos Chausson - Geronte de Ravoir
Pablo García-López - Edmondo- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
- Operaren Lagunak Gayarre Elkarteko abesbatza lirikoa (AGAO)Musika zuzendaritza: Manuel Hernández-Silva
Baluarte Fundazioaren lirika denboraldia
OLGEren laguntzarekin
"Manon Lescaut, G. Puccinirena"
Datos del evento
Organizado por
Baluarte
Donde
Baluarte Auditorioa
Cuando
07/02/2021
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.