"Kolodioi hezea", Jon Andoni Martinen erakusketa
Datos del evento
Donde
Elgoibarko Kultur Etxea
Cuando
Del 06/09/2024 al 21/09/2024
"Berehalakotasuna irrikatsua da, baina ahaztu egin ote zaigu argazkiak ateratzearen plazera? Argazkilaritza kimikoarekin esperimentatzea ez da atzerapausoa, alderantziz, denborak alderantzikatzeko modu bat da irudiak sortzearen plazeraz segundoero gozatzeko. Argazkiak patxadarekin. Patxada handiarekin, halako patxada non orduak joan baitaitezke argazki bakarra egiteko. Erabilitako teknika kolodioi hezearena da eta erretratuak ez daude kamera fisiko batekin eginda. Hain da handia hartu beharreko patxada, kamara bera, argazkia ateratzeko unean egin behar dudala. TeknikaZer da kolodioi hezea?Kolodioi hezearen teknika fotografikoa Gustave Le Grayk deskribatu zuen eta, azkenik, 1851an Frederick Scott Archerrek sintetizatu. Esan liteke argazkigintzaren munduan lehen iraultza demokratizatzaile handia izan zela, zeinaren bidez argazkigintza publiko zabalarentzat eskuragarria bihurtu baitzen dagerrotipoa bezalako beste teknika garesti eta arriskutsuen aurrean. Hala ere, teknika honek, gure mugikor eta gailu digitalek ez bezala, argazkigintzarekin adina du zerikusia artisautzarekin eta alkimiarekin. Argazkilaria prozesu guztiaren arduraduna da, ingurunea egokitzetik hasi eta plakaren garapenean esku hartzen duten kimikoak nahasteraino, eta une oro kontrolatzen du ingurumen-baldintzak betetzen direla elementu kimikoen konbinazio iragankor horrek bere lana egin dezan. Prozesua kolodioiaren isurketarekin hasten da, zeinak argazki-filmarena egingo baitu aluminiozko edo beirazko plakaren gainean. Ondoren, emultsionatutako plaka, zilar nitratozko bainu batean murgilduko dugu minutu batzuetan, eta kolodioian esekitako gatzen bidez erreakzionatuko du plaka fotosentikor bihurtuz. Material sentikorra lortu ondoren, plaka txasis batean sartuko dugu, iluntasunean, eta hori izango da kameran kargatuko duguna. Argazkia ateratzen kontzentratzeko unea da, horretarako, segundo batzuetako esposizio bat beharko dugularik, non pertsonak erabat geldi egon beharko duen. Txasisa aterako dugu beraz kameratik laborategira eramateko. Bertan, errebelatze klasikoaren hiru faseetatik igaroko da eta azken emaitza emango digu, zeina kontu handiarekin garbitu, lehortu eta bernizatu beharko baita bere propietate iraunkorrak eskuratu aurretik. Kolodioi bidezko argazkigintzaren nolakotasun estetikoak, xehetasunez harrigarriki beteak, beronek dakartzan artisau prozesu berezi eta inperfekzioek, erretratu hauek objektu paregabe bihurtzen dituzte, birtualki errepikaezinak, bere balioa materialetatik eta horiek lortzeko erabilitako denboratik haratago doalarik. Kolodioiz egindako erretratu bat, etxera eraman beharreko aluminiozko plaka bat zein horman zintzilikatu beharreko erreprodukzio bat baino askoz gehiago da: argazki-prozesua hasieran pentsatu zen bezala zure begien aurrean nola gertatzen den ikustea da eta bere funtsezko materialetatik (argia, zilarra eta denbora) bere zatien batura baino gehiago den emaitza batera igarotzea. Eta, gainera, kontsumo zoroko garai honetan normalean suertatzen ez den patxada eta hausnarketarako aukera bat. Bizitzea merezi duen aukera bat. "
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.