MagialdiAraba 2020

MagialdiAraba 2020

Datos del evento

Organizado por

arabapress.eus

Donde

Aabako 15 udalerri

Cuando

Del 30/08/2020 al 13/09/2020

Magialdia 2020 jaialdiaren ataria. MagialdiArabaren VI. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko hamabost herritara abuztuaren 30etik irailaren 13ra bitartean. Magia jaialdiak formazioa, sorkuntza eta zabalkundea uztartuko ditu berriro, eta irailaren 14an Gasteizen hasiko den XXXII. Magialdiaren ataria izango da. MagialdiAraba, beraz, Arabako 15 herritan egingo da, magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta haurrentzako eta adinekoentzako magia emanaldiak barne hartzen dituen programa batekin, Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik. Programa abuztuaren 30ean, igandea, hasiko da Murgian, eta hurrengo egunetan Arabako geografian barrena ibiliko da, Okondon, Ribabellosan, Artziniegan, Langraiz Okan, Eskuernagan, Durruma Kanpezun, Zalduondon, Amurrion, Argantzonen, Samaniegon, Uribarri Gaubean, Larrazubin eta Zambranan geldialdia eginez, eta Gesaltza Añanan amaituta irailaren 13an. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatzen dute, parte hartzen duten udalen laguntzarekin. ABUZTUA- Igandea, 30: Murgia.
- Astelehena, 31: OkondoIRAILA- Asteartea, 1: Ribabellosa.
- Asteazkena, 2: Artziniega.
- Osteguna, 3: Langraiz Oka.
- Ostirala, 4: Eskuernaga.
- Larunbata, 5: Durruma Kanpezu.
- Igandea, 6: Zalduondo.
- Astelehena, 7: Amurrio.
- Asteartea, 8: Argantzon.
- Asteazkena, 9: Samaniego.
- Osteguna, 10: Uribarri Gaubea.
- Ostirala, 11: Larrazubi.
- Larunbata, 12: Zambrana.
- Igandea, 13: Gesaltza Añana.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento