Zinemateka: Filmez beteriko hamarkada, Azkuna Zentroan

Zinemateka: Filmez beteriko hamarkada, Azkuna Zentroan

Datos del evento

Organizado por

azkunazentroa.eus

Donde

Golem Alhóndiga

Cuando

Del 09/07/2020 al 10/09/2020

2020an, Azkuna Zentroaren eta Golemen arteko hamar urteko harremana gogoratuko dugu, eta ziklo berezi bat izango dugu azken hamarkadan karteldegian izan diren lanik nabarmenenak erakusteko. Sorkuntza zinematografiko garaikidearen bilakaera eta gizartearekin duen konpromisoa erakusten dituen hautaketa. Azkuna Zentroa Bilboko kultura zinematografikoaren erreferentzia-gunea da era askotako publikoen komunitateentzat, proposamen askotarikoa eta kalitatezkoa bilatzen baitute Zentroan, zirkuitu komertzialetan normalean izaten ez diren aukerak dituena. Milaka pertsona etortzen dira urtero, Azkuna Zentroko zinema-espazioan antolatzen diren proposamenek erakarrita: Zinematekako zinema klasiko eta garaikideko zikloa jatorrizko bertsioan, ikus-entzunezko bestelako narrazioei begira dagoen BIdeOtik programa, FANT - Zinema Fantastikoaren Jaialdia, Zinebi - Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdia, Zinemaldi Sozialak - Nazioarteko Zinema Ikusezineko Jaialdia, Zinemakumeak Gara! eta Zinegoak - Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Hori guztia hainbat eragilerekin lankidetzan egiten da, besteak beste, zazpi zinema-aretoak hasieratik kudeatzen dituen Golem operadorearekin, proposamen askotariko eta kalitatezko bat eskaintzeko. Golemek filmak erakusten, banatzen eta ekoizten ditu, eta, estreinaldi komertzialez gain, munduko hainbat zinematografiaren produkzioak hurbiltzen dizkie ikusleei. Hamar urte hauetan, hainbat zuzendariren lana aurkeztu du Alhóndigan, besteak beste, Zhang Yimou, Kore-Eda edo Takeshi Kitano ekialdeko zuzendariena; Lars von Trier, Michael Haneke, Robert Guediguian eta Laurent Cantet autore europarrena, eta Estatuko eta Euskadiko Montxendem Martín eta Manuel Franco zinemagileena. EMANALDIAK2020-07-10 / 17:15HÆVNEN (CIVILIZATION)2020-07-17 / 17:15JODAEIYE NADER AZ SIMIN2020-07-23 / 17:15DANS LA MAISON2020-07-30 / 17:15AMOUR2020-08-06 / 17:15LA BELLE SAISON2020-08-13 / 17:15L’AVENIR2020-08-20 / 17:15TOIVON TUOLLA PUOLEN2020-08-27 / 19:30BAR BAHAR2020-09-03 / 19:30TONI ERDMANN2020-09-10 / 17:15MANBIKI KAZOKU

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento