"Out of the blue"

"Out of the blue"

Datos del evento

Organizado por

kulturabarrutik.eus

Donde

Plaza Bilbao La Vieja.

Cuando

20/09/2020

BLV ART 2020 jaialdiaren barruan. “Out of the blue”  lan fresko eta dibertigarria da, dantza librearen, mugitzearen, deskonektatzearen eta ohikotasunarekin haustearen plazeraz gozatzeko beharretik sortzen dena, publikoak guk bezainbeste goza dezan. Irribarre egitea nahi dugu, txalo egitea eta erritmoa sentitzea, piezak daraman kitzikapena bezala.

LaRutan dantza garaikidearen nazioarteko konpainia da, María Andrések sortu eta zuzendu zuen 2015ean, eta aretoko eta kaleko lan eszenikoak biltzen ditu, sarituak eta hainbat lehiaketatan (Madrilgo Koreografia Lehiaketa, ADAE) eta batzordeetan (Eusko Jaurlaritzak, Kataluniak) babestuta. Azken urteotan hainbat jaialdi eta azoketan ibili dira, Fira Tarrega (Katalunia), IKF (Alemania), DantzaHirian (Euskal Herria), LekuzLeku (Bilbo) eta Le Temps d ‘Aimer la Danse (Frantzia), besteak beste. Fitxa artistikoa- Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés.
- Antzezleak: Denis Martínez, María Andrés.
- Jantziak: María Andrés.
- Bideo eta argazkiak: Miguel Espiga.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento