"Sin Piel"

"Sin Piel"

Datos del evento

Organizado por

kulturabarrutik.eus

Donde

Bilboko Berreginen Museoa

Cuando

20/09/2020

BLV ART 2020 jaialdiaren barruan. “Sin piel” Juanaren intimitaterako gonbita da. Bere historia deskubritu nahi duenarentzat gune sakona.

Emakume baten barrurako bidaia emozionala, bere gorputza kanpoko emozioetatik isolatu nahi duena. Preso sentitzen den emakume baten ihesa da hau… baina azalik gabe posible al da askatasuna aurkitzea?

Horrela, Juanaren pertsonaiak topagune plastifikatu bat aurkezten du, maitasun toxikoari, harreman pertsonalei eta mendekotasun emozionalari buruzko hausnarketa eragiteko. Publikoarekin biltzeko gune bat, eztabaidatzeko eta hausnartzeko.

FusionArte duela urtebete inguru sortu zen bi emakumeren batasunetik, Monica eta Esther, hain zuzen ere, arte eszenikoak eta arte plastikoak uztartzea lortzen dutenak, artea ezagutza kulturalak, balioak eta hezkuntza transmititzeko baliabide garrantzitsua dela sinetsita.

Sorkuntza-ibilbide horretan, tailerrak, sormen-esperientziak, ikuskizunak eta prestakuntza egiten dituzte helduentzat, familientzat, haurrentzat…, eta hainbat diziplina artistiko uztartzen dituzte.

- Kontzeptua, ideia eta gidoia: Esther Lobato.
- Musika: Amaia Santamaría.
- Eszenografia eta jantziak: Mónica Serrano.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento