Etxetik etxera online bertso-saioa (azkena)

Etxetik etxera online bertso-saioa (azkena)

Datos del evento

Organizado por

Etxetik etxera

Cuando

24/05/2020

Honako mezu hau helarazi dute antolatzaileek sare sozialetan:Bestelako plaza eta bertso eskaintzak ugaritzen ari eta egiteko aukerak daudenotan, etxetik online egiten aritu garen bertso saioei bere amaiera iritsi zaiela iruditu zaigu. . . Zortzi bertso saio, bertso bermuta, bertso bazkari eta gaztetxoentzako jaialdia antolatu dugu eta 40 bertsolaritik gora parte hartu dute martxoaren 20ean hasi genuen bide hau. Maiatzaren 24an, 12. 30ean azken saio batekin emango diogu bukaera. Eskerrak eman nahi dizkizuegu saio hauek guztietarako prest eta prestutasunez agertu diren bertsolari eta gaijartzaileei; eta nola ez, zuen etxetik saioak jarraitu eta babes eman diguzuen bertsozale guztiei. Eskerrik asko eta ondo ondo izan!Maiatzak 24Saioa ikusteko, Labur. eus/etxetiketxera estekan sartu beharko da. Informazio gehiago, Instagramen: https://www. instagram. com/etxetiketxera/

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento