"ÚniKo, el príncipe destronado"
Datos del evento
Organizado por
Bilboko Udala
Donde
Otxarkoagako Udaltegia
Cuando
12/12/2020
Kultur Gabonak 2020ren barruan. Paul etxeko erregea da, Irati, arreba, jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera. ÚniKo 6 urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da, eta anaia-arreba baten jaiotzagatiko zeloek haurrarengan eta gertuko ingurunean zer eragin dezaketen adieraztea du helburu. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko dugu komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurrez behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe. Sarrerak erreserbatzeaBarrutietako udaltegietan ekitaldietarako sarrerak erreserbatzeko, bi telefono-zenbaki jarri dira: 688603737, 1etik 4ra bitarteko barrutietarako, eta 671559937, 5etik 8ra bitarteko barrutietarako. Sarrerak emanaldiaren eguneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte. Jarduera hau 3. barrutian egingo da.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.