Expodistrito 2021: "¡Tras la tormenta!" (BILBAOARTE)

Expodistrito 2021: "¡Tras la tormenta!" (BILBAOARTE)

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus/

Donde

Abandoko Udaltegia (Barrainkua)

Cuando

Del 19/02/2021 al 09/04/2021

Expodistrito 2021 (urtarrila-martxoa). Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantzisko auzoetara hurbilduko ditu udaltegien bitartez, urtarrilaren 12tik aurrera bisitatu ahal izango diren sei pintura eta argazki erakusketa. Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, datorren apirilera arte, hiriko sei barruti horietako bizilagunengana iristeko. Denak dohainik dira eta bisita ordutegiak www. kulturabarrutik. eus helbidean daude ikusgai. EKAITZAREN OSTEAN! - BILBAOARTEProposamen anizkoitz honen jatorria Bizkaiko arte-sektoreari laguntzeko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua Bilbao Arte Fundazioaren bidez. Ekimen horretan, 128 proiektuk parte hartu dute, eta, horietatik, 25 hautatu dira erakusketa bat egiteko, zeinaren izaeraren eta edukiaren bidez analisi eta/edo gogoeta bat egin nahi baita, COVID-19aren inpaktuaren pean bizitzen ari garen prozesu historikoaz eta gizartearen, ekonomiaren, politikaren eta artearen aldetik eman den erantzun konplexuaz. EXPODISTRITOEXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www. kulturabarrutik. eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento