Guggenheimeko Udako haurrentzako Tailerrak 2020

Guggenheimeko Udako haurrentzako Tailerrak 2020

Datos del evento

Organizado por

Guggenheim Bilbao

Donde

Guggenheim Bilbao Museoa

Cuando

Del 06/07/2020 al 24/07/2020

Bost egunez, parte-hartzaileek arte modernoa eta garaikidea ezagutuko dituzte askotariko esperientzia sortzaileen bidez eta hainbat diziplinatako artisten laguntzarekin. Astero, tailerrak aldatu egiten dira. Gainera, goizero hainbat proposamen egiten dira, eta taldekideek bat aukeratu ahal izango dute. Badago tokia inprobisatzeko, esploratzeko, ikertzeko, esperimentatzeko baita akatsak egiteko ere. Jarduerak modu irekian diseinatu dira, haur bakoitzaren gaitasun, erritmo eta interesetara ahalik eta gehien egokitzeko. Berritasuna: ingelesez ere bai!Ekimen horren harira, Richard Artschwagerren, Olafur Eliassonen eta Lygia Clarken margolanak bisitatuko dira, baita Bilduma Iraunkorreko egileenak ere. Saioak Museoko eremu zabaletan izango dira, eta, eguraldiak lagunduz gero, baita eraikinaren inguruetan ere. Adinak:
3-11 urte (2008. eta 2016. urte artean jaiotakoak), bi taldetan banatuta: 3–5 urtekoak eta 6–11 urtekoakDatak:
Uztailak 6–10 [euskara+ ingelesa]: 2 talde
Uztailak 13–17 [gaztelania + ingelesa]: 2 talde
Uztailak 20–24ra [gaztelania + ingelesa]: 2 taldeEguneko dinamika:
10:00-10:30: Gaurko obrarako bisitaldia
10:30-11:00: Artista batek aurkeztutako proposamen sortzailea
11:00-12:00: Askatasunez sortzeko denbora
12:00-12:15: Topaketa eta partekatzea
12:15-13:00: Storytelling-arekin, gorputz-adierazpenarekin eta antzezpenarekin erlazionatutako jardueraIrakasleak:
Miren Arenzana, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Rakel Rodríquez eta Cataplina EncuentadaGehienez:
14 haur taldekoParte hartuko duten haurren topalekua eta harrera:
Taldeentzako leihatilaIZENA EMAN HEMEN

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento