"Mr Link. Jatorri galdua"

"Mr Link. Jatorri galdua"

Datos del evento

Organizado por

serantes.com

Donde

Serantes Kultur Aretoa

Cuando

07/02/2021

Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai, eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek, elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko. - Mr Link. Jatorri galdua filmaren fitxaArauak- Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.
- Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira, unitate bereko pertsonak izan ezik.
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 pertsona inskribatu ahal izango ditu, familiakoak edo lagunak. Gehienez guztira 5 kide izango zarete.
- Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.
- Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.
- Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
- Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da haien izen-abizenak, bai eta familiakoen/lagunen kopurua ere.
- Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.
- Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta (protokoloaren berri emango da megafoniaren bidez, ikuskizunaren hasieran eta amaieran).
- Komunak ezin izango dira erabili.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento