(ON LINE) "Branding & Social Media Marketing. Zure onlineko marka zaintzearen garrantzia"

(ON LINE) "Branding & Social Media Marketing. Zure onlineko marka zaintzearen garrantzia"

Datos del evento

Organizado por

SPRI

Donde

ON LINE (Zoom) /

Cuando

Del 03/02/2021 al 04/02/2021

Gaur egun, etengabeko aldaketan dagoen ingurune digitalean bizi gara, horregatik erakunde zein enpresa askorentzat, markagintza eta markaren online kudeaketa eguneroko zeregina bilakatu dira.

Ikastaro honetan, branding-aren arau orokorrak eta marka estrategia sendoak ezartzeko zenbait metodologia ezagutuko ditugu: markaren baloreak eta ezaugarriak, naming prozedurak, marka arkitektura ezberdinak eta beste egoera edo baliabide asko.

Horrez gain, Social Media Marketing plangintza garatzeko eta ezartzeko prozedura ezberdinak aztertuko ditugu. Beti ere, gertuko ikuspegi batetik eta adibide zein kasu praktiko ezberdinak aztertuz.

Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Euskeraz izango da.
15 lagunentzat mugatua.

Helburuak
Onlineko marka garatu eta sarean komunikatzen ikastea. Horretarako, marketing digitalaren egungo egoera aztertuko da, kasuan kasu marka nola kudeatu jakiteko. Egitaraua

1. Analisia: Gure markaren ingurunea zein den jakiteko lehen pausoa

    Ikerketa eta analisi metodoak.
    Benchmarking: Konpetentziaren posizionamendua eta indarguneak.
    Publiko objektiboaren segmentazioa

2. Branding diagnosia: Gure markaren posizionamendua definitu

    Markaren balioak eta ezaugarriak.
    Namin-a. Bakarra eta originala den ezaugarria.
    Marka arkitektura. Cobranding. Kasu errealak.

3. Planifikazio estrategikoa eta gauzatzea : markaren aktibazio prozesua

    Nortasun eta diskurtso korporatiboaren eraikuntza.
    Komunikazio plana.

4. Nola komunikatzen dira beste erakunde batzuk sare sozialetan
Gur egun gehien erabiltzen diren sare sozialak. Zalantzak eta ohiko galderak.

    Facebook
    - Nortasun korporatiboa: nola sortu eta konfiguratu FanPage bat
    - Estatistikak: trafikoa eta emaitzak neurtzen
    Twitter
    - Zer da eta nola erabili?
    - Twitter kudeatu eta analizatzeko tresnak.
    Instagram
    - Nola sortu enpresa profil bat.
    - Instagram marketing tresna bezala.
    YouTube
    - Nola sortu eta konfiguratu kanal bat.
    - Kanalari probetxua ateratzen.

Social Media Ads: Publizitatea sare sozialetan. Norentzat
Marketing digitalaren eremuan hezi eta onlineko marka kudeatzen ikasi nahi duten ekintzaile, enpresa txiki eta ertainetako langileei edota erakunde edo elkarteetako teknikariei dago zuzenduta. Informazio gehiago- Telefonoz: 944 536 262
- E-mail bidez: apuntaeuskadinnova@spri. eus

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento