Sormene 2024: Lectura de libro: "Miñan" (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde)
Datos del evento
Organizado por
sormene.eus
Donde
Torrezabal Kultur Etxea
Cuando
17/05/2024
Dentro del programa de primavera Sormene 2024. Gaia: Zinema + LiteraturaIkastetxeen eta euskaltegien irakurtaldi jarraitua. Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek ondutako ‘Miñan’ liburua esku artean hartu, eta irakurtzeari ekingo zaio, Arzallus bera hasita. Udal ordezkari bik emango diote jarraipena irakurketari, eta ikasleek hartuko dute ondoren lekukoa; Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegikoek, eta Barandiaran euskaltegikoek. Alaine Aranbururekin eta Amets Arzallusekin hitzaldia eta mahai ingurua izango dira jarraian, hiru ertzetan indar eginda: beldurra eta itxaropena; adiskidetasuna; eta emakume etorkina. Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.