Amurrioko Jaiak 2024: Albina Stardust & Divina Comedia

Amurrioko Jaiak 2024: Albina Stardust & Divina Comedia

Datos del evento

Organizado por

amurrio.eus

Donde

Juan Urrutia Plaza

Cuando

17/08/2024

Amurrioko 2024ko Jaien egitarauaren barruan. Albina Stardust Drag artistak trabesti jaio zela ziurtatzen du. Bere ibilbideko 4 urteetan, euskal historia eta kulturaren balioetan oinarritutako show moderno eta inklusibo ugari eskaini eta berak euskaraz sortutako kantak argitaratu ditu. Bere emetasuna gazte, lotsagabea, modernoa eta dibertigarria izan arren, oso argi dauka Drag gisa egiten duen lanak gizartea hezi dezakeela aniztasunerako eta beste balio batzuetarako. Divina Comedia ez da barre errazaren bila ikusleak zantarkeriaz sexualki limurtu nahi dituen komikoa (edo ez beti), ezta bere emaztea zein astuna den esatera datorren komikoa, umore handiko Drag artista da, adineko emakume baten itxura duena eta rollo txarra ematen dena. Itxura, eszenaratzea, atmosfera, umore absurdua eta satira garratza eta lotsagabea dira ikuskizunaren elementu nagusiak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento