Laudioko Euskal Jaia 2024
Datos del evento
Organizado por
zuin.net
Cuando
Del 27/09/2024 al 28/09/2024
Laudioko 2024ko Euskal Jaia irailaren 27 eta 28an ospatuko da. Egitarau oparoa prestatu dute Basalarrinak, herriko kuadrillek –Suziri-Jai Laudioko Jai Koordinakundearen bitartez– eta Kirikiñok, Udalarekin lankidetzan. Aurten, gainera, berritasuna dakar: herriko kuadrillen inplikazioa, oso positibotzat jo dena Hizkuntza Politiken Arlotik. “Hamabost edizio baino gehiago daramatzagu euskal kultura eta euskara bultzatzen, gure nortasun ikurra ezagutarazten. Beste behin ere, egun honetan euskaraz bizi nahi duten guztiak animatu nahi ditugu festa honetara, bai eta jantzi klasikoak jantzita etor daitezela ere”, adierazi du Nagore Gomara euskara-zinegotziak. Egitaraua ostiralean hasiko da, 17:00etatik aurrera, Basalarrinak Herriko Plazan antolatutako umeentzako tailerrekin. Bi ordu beranduago, espazio berean, txikienek txokolatada eta buruhandi mitologikoen erakustaldia izango dute. Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Aldai plaza ekintzaz lepo egongo da: baserritarren merkatuaz gain, laudioarrak herri-kiroletan arituko dira eta Akelarre dantza-ikuskizunaz gozatu ahalko dute. Plaza horretan bertan ere herri-bazkaria egingo da 14:30ean. Bazkarirako 400 tiket jarriko dira salgai, 10 euroren truke, eta Gorka eta Ilargi tabernetan eskuratu ahalko dira. Bazkariaren ondoren, bertso-saioa izango da Juanjo Respaldiza, Oihane Perea, Manex Agirre eta Maddalen Arzallusekin; Serapio Lopez arituko da jai-jartzaile. Bingo musikala eta mus-lehiaketa ere egongo dira. Arratsaldeko 18:00etan, kalez kale kantuan ibiltzeko aukera izango da, eta ondoren irrintzi-lehiaketa egongo da. Gauean, 22:00ean, NØGEN folk-pop taldeak Laudio girotuko du, eta, horren ostean, Zirkinik Bez erromeriaren doinuek alaituko dute gaua. Dena den, musika ez da goizaldera arte geldituko, 03:00etatik aurrera Aztarnak DJak amaiera emango baitio aurtengo Euskal Jaiari.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.