Gari, Montxo eta Joselontxo: "Txirinbolo"

Gari, Montxo eta Joselontxo: "Txirinbolo"

Datos del evento

Organizado por

www.musikaire.eus

Donde

San Roke

Cuando

05/07/2020

Musikaire 2020Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan. Hori bai! Jotzen duten nota bakoitza humore eta dibertsio txinparta bat da!Zirkuko pistan ematen den hiru pailazo musikarien ikuskizuna, non helburua, umore garbiaren bitartez ikusleen barrea lortzea den. Ordu beteko saioan zehar Gari, Montxo eta Joselontxok komeriaz beteriko istorio berriak dakartzate, pantomima, magia eta musika erabiliaz "Commedia dell Arte" eta zirkuan girotutako munduan murgilduaz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento