Soraluzeko Kulturaldia: udako kultur eskaintza

Soraluzeko Kulturaldia: udako kultur eskaintza

Datos del evento

Organizado por

soraluze.eus

Cuando

Del 27/06/2020 al 26/07/2020

Soraluzeko Udalak, herriko hainbat kultur eragilerekin elkarlanean, ekintza-sorta zabala antolatu du hurrengo asteetarako, "Kulturaldia" izenburupean. Ekintzak ekainaren 27an hasiko dira eta uztailaren 26an amaituko dira; abuztuaren 15ean, berriz, Erandioko Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Era guztietako ekintzak antolatu dira: musika, antzerkia, pelikulak, pailazoak, bertsolariak, erakusketak. . . Egitarau berezi hau antolatzearekin herritarrei, herriko bizitzari eta kultura sektorean lan egiten dutenei keinu txiki bat egitea nahi izan dute antolatzaileek.

Antolatuko diren ekintzak osasun agintariek agindutako protokoloari jarraituz antolatuko dira, ikusleek jarrita egon beharko dute eta aforoa mugatu egingo da.

Ekintzarik gehienak Herri Antzokian egingo badira ere, frontoi zaharra ere erabiliko da hainbat musika ekitalditarako.

Sarrerak Udaletxean eta Iratxo dendan erosi ahal izango dira.

Hauek dira ekitaldien martxa onerako ikusleek kontuan izan beharko dituzten oharrak:

- Sartzerakoan eskuak garbitu beharko dira.
- Maskarilla eramatea beharrezkoa izango da.
- Aurretiazko salmentan sobratutako sarrerak leihatilan salduko dira.
- Eguraldi txarrarekin, frontoiko ekitaldiak antzokira aldatuko dira.
- Hainbat ekitaldi streaming bidez emitituko dira www. plaentxia. eus webgunean.

Antolatutako ekintzen-zerrenda ikusteko kontsultatu AGENDA.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento