Dantza-tailerra, Igor Urzelairekin eta Moreno Solinasekin

Dantza-tailerra, Igor Urzelairekin eta Moreno Solinasekin

Datos del evento

Organizado por

salabaratza.com

Donde

Baratza Aretoa

Cuando

Del 18/09/2020 al 20/09/2020

Egunak: Irailak 18, 19 eta 20 (20 ordu). Tailer koreografiko honetan errepikapenaren, gelditasunaren eta perseberantziaren alderdi formal eta dramaturgikoak aztertuko ditugu eta elementu sinpleekin aukera eta ideia ugariak nola esploratu daitezkeen ikusiko dugu. Horretarako koreografia modu integralean pentsatzea proposatzen dugu, gorputzaz gain beste elementu eszenikoak beretu eta ditugun zentzu desberdinak ikertu ditzagun. Gure lan modu kolektiboan oinarritutako eguneroko praktika fisikoa abiapuntu hartuta, eta sorkuntza koreografikoko prozesuak jarraituz, sormen prozesua haretzea izango dugu helburu. Behaketaren bidez dagoeneko espazioan «dagoena» eta «gertatzen ari dena» oinarritzat hartuz, material koreografikoan (izan gorputza, espazioa, denbora, soinuA. . . ) sakontzeko moduak aztertuko ditugu, baita materiala erregistro eta genero desberdinetan eraldatzeko dituen gaitasunak ohartu. Igor Urzelai (Donostia, 1983) eta Moreno Solinas (Sassari, 1987) sorkuntza proiektu anitz elkarlanean bultzatzen dituzten dantza garaikideko bi artista dira. Gizakia animaliA hain berezia egiten duenean oainarrituz, heuren lanek guztiok daukagun horretara eraman nahi dute arreta: gorputzera. Euren koreografia generoaren sailkapen tradizionaletatik ihes egiten du. Bere lanak nazioartean biratu bainan Sardinian eta Londresen oinarrituta dagoen Igor x Moreno (www. igorandmoreno. com) konpainia izenarekin sinatzen dituzte. Instalazioen, musikaren, idazketaren eta bestelako antolakuntza artistikoen bidez ere adierazten dute beraien pentsamendu koreografikoa eta 2018az geroztik S'ALA sorkuntza eta aurkezpen espazioaren taldeko kide dira baita ere. IRAILAK 18: 17:00-21:00.
IRAILAK 19 ETA 20: 10:00-14:00/15:00-19:00.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento