"Kultura helburu bat GJHetan: testuingurua, aktoreak eta erronkak"

"Kultura helburu bat GJHetan: testuingurua, aktoreak eta erronkak"

Datos del evento

Organizado por

www.bilbao.eus

Cuando

27/09/2024

Bilboko Udalak, Hiriak eta Tokiko Gobernu Batuak (CGLU) erakundearekin batera, "Kultura helburu bat GJHetan: testuingurua, aktoreak eta erronkak" mintegia antolatu du. Datorren irailaren 27an, ostirala, Azkuna Zentroan egingo den jardunaldiaren helburua Culture 2030 Goal kanpaina garatzen ari den nazioarteko ekintzak aurkeztea da, kultura Garapen Iraunkorreko Helburuetan berezko izaera duen Helburua izan dadin, eta, bereziki, 2022an UNESCOren Kultura Politikei eta Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Konferentzian aurkeztu zen "Kultura helburu bat" dokumentua. Duela bi urte, Bilboko Udalak bat egin zuen Mondiacult'22 honen Azken Adierazpenarekin, eta konpromisoa hartu zuen ingurune egoki bat sustatzeko giza eskubide guztiak errespetatu eta egikaritzeko, bereziki kultura-eskubideak – banakakoak zein kolektiboak – kulturaren esparru guztietan, kultura-ondaretik hasi eta kultura- eta sormen-sektoreetara arte, ingurune digitala barne. Topaketa hiriko kultur eragileei eta Garapen Jasangarriko Helburuen lokalizazioan inplikatuta edo interesatuta dauden pertsona guztiei zuzenduta dago. Jardunaldian parte hartuko dute Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Eider Inunciaga Euskara, Arreta eta Herritarren Partaidetzako, Agenda 2030eko eta Nazioarteko zinegotziak, bai eta gaian adituak diren beste pertsona batzuek ere, hala nola Alfons Martinell Kataluniako Unibertsitate Obertako Pau Casals Katedrako zuzendariak, Alicia Sellés Liburu eta Irakurketaren aldeko Fundazioko presidenteak, Iñigo Albiol Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioko idazkariak eta Arantzazu Acha UN Etxeko zuzendariak, besteak beste. Informazio gehiagorako, hemen ikus dezakezu egitaraua. Izen-ematea irekita dago, hemen klik eginda.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento