"Gema Intxausti. Entre la multitud, observando el arresto"

"Gema Intxausti. Entre la multitud, observando el arresto"

Datos del evento

Organizado por

artium.eus

Donde

Artium

Cuando

Del 08/02/2020 al 20/09/2020

Gema Intxaustiren (Gernika-Lumo, 1966) ekoizpena, bere lehen etapan, laurogeita hamarreko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen eskulturaren hizkuntzen berrikuntzarekin lotuta dago; eskultura-sail horietan, etxeko gaiei lotutako materialak erabiltzen ditu, eta artearen hizkuntzari buruzko hausnarketa ironikoa proposatzen du. Hamarkada horren amaieran piztu zitzaion Intxaustiri testuen, marrazkien eta argazkien erabileraren inguruko interesa, eta, horren ondorioz, Erresuma Batura joan zen zinema- eta bideo-ikasketak egitera. Garai horretakoak dira Bilboko eta Londresko leku publikoetako fotomatoiak erabiliz egindako lanak. Mugimendurako eta denborarako muga zorrotzak zehazten dituen teknologia hori erabiltzeak irudi kopuru mugatu baten bidez eraikitako narrazioak sortzen ditu, non ohikoak baitira zinemaren eta artearen historiei egindako keinuak. Ildo horretatik, maiz aurkitzen dira haren obretan behin eta berriz agertzen diren aipuak eta eskurapenak, jatorrizko materialen zentzu narratiboa testu eta irudiaren interpretazio posibleak aldatu eta biderkatzen diren espazioetara eramaten dutenak, hizkuntza ororen izaera politikoa agerian utziz. Eragiketa iradokitzaileak, non zatiketa, errepikatzea edo omisioa funtsezko estrategiak baitira piezak eraikitzeko. Komisarioak: Xabier Arakistain, Beatriz HerráezInaugurazioa: otsailaren 7an, ostirala, 20:00etan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento