"Antonio de Guezala"
Datos del evento
Organizado por
bilbaomuseoa.eus
Donde
Bilboko Arte Eder Museoa
Cuando
Del 27/09/2024 al 17/02/2025
Arte Ederren Bilboko Museoa erreferentziazko zentroa izango da Antonio de Guezala margolariaren (Bilbo, 1889-1956) obraren kontserbazioari eta ikerketari dagokienez. Izan ere, bere bildumara ekarri du, erosketa, dohaintza, eta gordailutze bidez, margolari horren familiak daukan funts artistiko eta dokumental baliotsuaren zati esanguratsu bat. Guezalak kontserbatu zuen –bere ibilbidean zehar beti merkatutik at egon zen–, eta haren bilobaren eta bi birbilobaren eskuetan egon da. Haiek, berriz, bere horretan jaso zuten margolariaren alaba Julia Guezala Guinearengandik (1922-2008). Artelanen corpus zabala da, Guezalaren ibilbideko jarrera kosmopolita eta diziplina anitzeko ikuspegia islatzen duten obra, dokumentu eta askotariko objektuek osatua. Artista originala izan zen Guezala, eta, XX. mendearen hasierako joera plastiko berritzaileen ildotik, margolari, ilustratzaile, kartelgile, karikaturagile, eszenografo eta ex librisen sortzaile jardun zuen. Funts berriaren oinarria museoak erosketa bidez eskuratutako lanek osatzen dute: artistaren 42 pintura eta paper gaineko obra, eta Sonia Delaunayren akuarela bat. Lan horiek 950. 000 €-ko balioa dute, eta Museoaren Lagunen ekarpenari eta BBK Banku Fundazioaren lankidetzari esker eskuratu dira. Eragiketa horren ondorioz, 7. 400 pieza iritsi dira dohaintza bidez – kontuan hartuta marrazkiak, kartelen diseinuak, inprimaki iragankorrak, bere eta beste artista batzuen exlibrisen bilduma, argazkilaritzako, filateliako eta heraldikako albumak eta liburutegiaren parte bat–, bai eta Guezalaren sei obra eta beste egile batzuen lau obra ere gordailutze bidez –azken horien artean dira Luis Bagaría marrazkilaria eta Anselmo Guinea margolaria, Guezalaren lehen emazte Eloísaren aita–. Funts berriko lanen sorta hautatu bat ikus daiteke, orain, “Ekitaldiartea” erakusketako 8-10 bitarteko aretoetan.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.