Antton Valverde, 80 urterekin, euskal kantagintzako artistarik emankorrenetako bat da. Bere estiloari leial, egile ezagunen poemak musikatzen ditu, hala nola Miren Agur Meaberenak, Karlos Linazasororenak eta Gerardo Markuletarenak, eta bere gustu finetik sortutako abesti berriak proposatzen ditu. Kontzertu honetan, gainera, benetako klasiko bihurtutako abesti horietako batzuk berriro entzun ahal izango ditugu; alegia, hainbat egile unibertsal —Lizardi, Gandiaga, Lete, Lauaxeta…— ezagutzeko aukera eman digutenak. Betiereko lagun pianoarekin, zuzeneko soil eta dotorea aurkeztuko du Valverdek, musikari bikainek lagunduta.
Ahotsa eta pianoa: Antton Valverde.
Biolina: Francisco Herrero.
Txeloa: Ivan Carmona.
Akordeoia: Joxan Goikoetxea.
ANTTON VALVERDE
Datos del evento
Organizado por
teatroarriaga.eus
Donde
Arriaga Antzokia
Cuando
13/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.