Zr. Lehendakari, stop motion erako esketxak

Zr. Lehendakari, stop motion erako esketxak
Aiert Goenagaren ideia baten garapena da Zr. Lehendakari. Stop motion teknikaz egindako telesail edo websail bat da, bi minutuko esketx edo pilulez osatua, eta astelehenero ari da argitaratzen Etzi. pm agerkarian. Satira politikoa eta distopia uztartzen dituen fikzio bat. Guztira 30 atal argitaratuko dituzte datozen hilabeteetan. Atal berriak astelehenero goizeko 9:00tan plazaratuko dituzte Etzi-pm-n, eta atzo hirugarren atalaren txanda izan zen. Zr. Lehendakari delakoa kopintxo bat da, ez dakigu playmobil edo lego erakoa, baina Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren alter ego robotiko bat da, egingo lartxo esaten dituen robota (etorkizunetik bidalia gure oraina konpontzera). Aiert Goenagarena da gidoia eta eta berak zuzentzen ditu atalak. Argazkigintza eta edizioaren ardura Asier Riverarena da, soinu banda Keu Agirretxeak sortu du, eta  ahotsal Alan Smithee-ek jarri ditu. Zr. Lehendakari jarrai dezakezu Etzin, Youtuben eta Twitterren.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento