Euskadiko Orkestra (20-21 denboraldia): "Bidaiak"

Euskadiko Orkestra (20-21 denboraldia): "Bidaiak"

Datos del evento

Organizado por

Baluarte

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

16/03/2021

G. CarpenteGhost Songs (enkarguzko obra)S. ProkofievBiolinerako 2. kontzertuaR. Schumann3. Sinfonia, ‘Renana’- Gemma New, zuzendaria
- Vadim Gluzman, biolina
- Easo abesbatza, abesbatzaOrkestrak indarrak batuko ditu bere laguntzailerik leialenetako batekin, Easo Abesbatzarekin, denboraldiko bigarren estreinaldiari ekiteko; izan ere, Gary Carpenter konpositore ingelesari enkargua egin dio, hainbat orkestra britainiarrekin elkarlanean. Ghost Songs izenburupean, Marion Angus eta Robert Louis Stevensonen poesiatik abiatzen da sorkuntza, loaren eta esnaldiaren arteko linboan esperientzia musikal bati forma emateko. Ondoren, Vadim Gluzmanek (2018an, orkestrarekin batera egin zuen Austriako eta Alemaniako bira) Sergei Prokofieven Biolinerako 2. kontzertuarekin egingo du aurkezpena gure denboraldian. Kontzertua errusiarraren konposizio liriko eta sentimentalenetako bat da. Gemma New Zeelanda Berriko zuzendari apartak (harreman handia dauka zenbait orkestra amerikarrekin, hala nola Saint Louisekoarekin eta Dallasekoarekin) Schumannen 3. sinfonia «Renana» baliatuko du programa ixteko (Beethovenen Pastorala sinfoniaren baliokidetzat hartzen da).

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento